XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA-JAINKOSA UGALKORTASUNAREN IKURRA DEN ADARRAREKIN

Hasiera batean, Jainkoa emakumezkoa izan zen eta ez gizonezkoa. Eta logikoa da.

Lurrak bezalaxe, emakumeak bizia emateko duen gaitasunagatik, ugaltzeko gizonezko beharrik ez zuela uste izan zen eta Natura eta honen misterioekin lotu egin zuten.

Horregatik, Ilargia, lurra, urak, zuhaitzak, animaliak (sugea batez ere), beti ere Mari bezalako jainkosa handiekin harremanetan agertzen dira.

Horregatik, emakumezko irudi asko aurkitu izan da sexu-ezaugarriak oso nabarmenduta dituztela.

Ugaltzeko duen gaitasunagatik ere, funtsezko misterioa den heriotza eta hil ondorengo bizitzarekin, hildakoen mundua eta hildakoen ahalmenarekin erlazionatu dute emakumea.

Horregatik, emakumeak, Mari bezalako jainkosa handiak bezala, anbiguoak dira, bizi- eta elika-iturri eta hildakoen nahiz beste mundukoen lur-erresuma.

Horregatik, babesleak, ongileak eta emankorrak dira eta, aldi berean, gaiztoak, zigortzaileak eta ankerrak.

Alabaina, gizakia natura kontrolatzen eta botere naturaletik (amaren boteretik) askatzen joan zen heinean, faloa bizi-emaile moduan agertu zen eta gizonezko heroia, jainkoa, goi-mailakoa den ororen (kulturaren) egile gisa eta behe-mailakoa (natura), senezkoa eta inkontzientea, emakumezkoak irudikatzen duen irrazionaltasuna garaitu zuen.

Horrela, emakumeak, gaizkiaren haragitze bihurturik, emakumezko-ezaugarriak irudikatzen zituen jainkorik gabe gelditu ziren.

Jainkoak gizonaren ezaugarri desberdinen irudi dira baina ez dituzte emakumearen tasunak jainkotzen.

Beraz, gizonak emakumezko-ezaugarri eta gaitasunak iraindu eta degradatu behar izan zituen nagusitasuna eskuratzeko.